XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bitartean izterrak zabaldu nituen gizonak begira jarrai zezan.

Ez nintzen konturatu ere egin nora heldu ginen, hain bero eta zoriontsu sentitzen nintzen.

Nik igurtzi eta igurtzi jarraitzen nuen, orain begiak itxita nituen, nire orgasmoa baitzen ardura zitzaidan gauza bakarra; horregatik, titiak estutzen zizkidaten esku batzuk somatu nituenean, ez nituen ireki; gauza hotz bat somatu nuen nire bularretakoen tiranteak ebakitzen eta esku batzuk kuleroak kentzen; nire beroaldia hain zen handia, non jarleku bigun hartan bertan korritu bainintzen.

Orduan eskuek autotik atera ninduten astiro,astiro, hauek bularra ferekatzen, eta ezpain lodi eta sutsu batzuek ahoa musukatzen zidaten bitartean.

Balantzaka nenbilen orgasmoaren astinaldiagatik.

Begiak ireki nituen eta senarra ikusi nuen niri begira, irribarretsu.

Zoriontsu sentitzen nintzen, besarkatu nuen eta nire pubisa berearekin igurzten hasi nintzen.

-Itxoin basapizti hori, itxoin! -xuxurlatu zidan belarrira.

Bularrak dardarka hasten zitzaizkidan noiznahi, haizeak aluan jotzen zidan, eta kulerorik gabe nengoela jakiteak gero eta beroago jartzen ninduen.

Ez zegoen beltzaren eta autoaren arrastorik.

Etxe batean sartu ginen, hotel oso dotorea zen, gerritik helduta eraman ninduen igogailuraino.

Bakarrik geunden, eta hau aprobetxatu zuen nigana makurtuz titiburuak leunki xurgatzeko eta eskua izterrartean sartzeko; irakiten nengoen berriro, baina igogailua gelditu egin zen;